Hemen duzue, nire artelan berri baten zirriboa. Egitasmoa da oraindik ere. Ohartuko zarten bezala Oteizaren kutxen antza du, izan ere, lan honekin Oteizari gorazarre egin nahi diot eta "Oteizaren hutsunea" edota "Oteizaren espazio hutsa" izendatuko dut.
Erabilitako materiala DMa da, egur prentsatuz eginiko materiala dugu. Esan bezala bukatu gabe dago, alde guztiak lotu ondoren beltzez margotuko dut eta bukatzean jarriko dizuet azken emaitza.
Gustukoa izango duzulakoan, hona pieza berriaren argazki sorta bat.

1.- Horrelako 6 pieza erosi eta ondoren hauei forma eman.
2.- Artelanak hainbat ikuspuntutik izango duen itxura.
2 comentarios:
Zorionak, Iñigo
Ikusten dut lan eta lan zabiltzala, gelditu barik. Badakizu erakusketa egina nahi izanez gero, MODOTTI Tailerrean lekua izango duzuna.
Laster arte
MODOTTI tailerra
Hondarribia
Mila esker Gotzone, erakusketaz hitz egingo dugu, lehenik nahigo ditut esku artean ditudan lanak bukatu eta ondoren erakusketa egin.
Laster arte!
Publicar un comentario