2009/09/02

BESTE ARTELAN BATEN AURRERAPENA

Hemen duzue, nire artelan berri bat. Egitasmoa da oraindik ere, izenbururik ez duena, baina aurrekoarekin zerikusia izango duena. Hau ere Basaburua bailarako basoetako batean aurkitutakoa da. Pagoa dela esan beharra dago.

Esan aurrekoak eta honek BASA hitza izango dutela ardatz izendatzeko orduan. Izan ere, euskal mitologian oinarrituko naiz azken bi artelan hauek izendatzerakoan. Bada hirugarren bat ere baina argazkiak atera behar dizkiot eta nola ez landu ere, azken hauek bezelaxe. Hirurek izango dute euskal mitologia ardatz!

Gustukoa izango duzulakoan, hona pieza berriaren argazki sorta bat.


2009/07/14

WEB ORRIA MARTXAN BERRIZ ERE

Hainbat hilabete etenda egon ondoren, berriz ere nire web orria www.inigosusperregi.com sarean da berriz ere.
Bertan, ez da aldaketarik egon, nahiz eta aurrerago berrikuntza batzuk sartu nahi ditudan. Berrikuntzak egiterakoan izango duzue hauen berri.

2009/05/21

AZKEN ARTELANAREN AURRERAPENA

Hemen aurkezten dut nire hurrengo lanetako bat. Oraindik ere lanketa prozesuan dagoen lana da. Maiatzaren 2an, Arrarats (Nafarroa) herrian aurkitutako lizar enbor baten zatia da. Ez nion hasierako itxurari argazkirik atera, ikusi bezain azkar lanean hasi bainintzen. Azalean zuen goroldioa kendu nion, ondoren guztiz zuritu eta azkenik pieza osoa lixatu. Hau guztia jakina familiako kide baten laguntzarekin burutu nuen. Lantzen ari nintzen bitartean argazki batzuk atera izan nituen, ondoren ikusgai dituzuenak. Hau guztia egin ondoren etxeko ganbarara igo nuen han guztiz lehor dadin. Hilabete pasatxo utziko dut eta behin lehorturik izatean azken ukituak emango diziot oraindik ere izenik ez duen artelanari.

Gustukoa izango duzulakoan, hona pieza berriaren argazki sorta bat.

1.- Enborrari goroldi nahiz azala zuritu ostean.


2.- Zuritu eta lixatu ondorengo itxura.



Artelana bukatzerakoan gehituko diot berri honi argazki gehiago. Bitartean honekin konformatu beharko dugu.

2008/12/28

"EIDOS" LANAREN LANKETA PROZESUA

Hemen aurkezten dut "Eidos" izeneko azken lanaren lanketa prozesua. Erabilitako zura haritza da. Lehenik forma eman eta ondoren nola geratuko den aztertzen dut. Ondoren berriz ere forma ezberdinak landu, behin amaiturik dagoenean tintea ematen diot. Sikatzen utzi eta lana amaiturik dago.

Eidos, hitz grekoa da. Bere esanahia nagusia "ideia" da. Hala ere, objetu baten irudi ideala, forma, edota gauza baten itxura bezala deskribatzeko ere erabiltzen da. Laburbilduz, Filosofiaren istorian zehar hainbat kontzeptu ezberdin izendatzeko terminoa litzateke.

Gustukoa izango delakoan, hona lanketaren argazki sorta bat.

1.- Zurak landu aurretik duen itxura

2.- Marraztu eta ebaki ondorengo itxura


3.- Lehen zizelkanden ondorengo itxura



4.- "Eidos"en azken itxura, tintea eman eta amaiturik dago

2008/10/31

"MENDIAN OSKORRI" LANAREN LANKETA PROZESUA

Oraingo honetan egiten ari naizen azken lana "Mendian oskorri" lana (Egur gorria) argazki bidez nola landu dudan erakutsi nahi dut. Lehenik forma eman eta ondoren nola geratuko litzatekeen ikusi, ondoren berriz ere forma ezberdinak landu ahal izateko eta amaitzeko tintea eman eta lana amaitutzat eman.

Oraindik lanketan dihardut beraz ez dago amaiturik, bukatzean jarriko dizuet guztiaren emaitza.

Gustukoa izango delakoan, hona lanketaren argazki sorta bat.


1.-Egurrak hasieratik duen itxura 2.- Landu ondorengo itxura

3.-Nahi dudan itxura hartzen doa 4.- Lama amaiturik

2008/09/30

ERAKUSKETA BERRIA OIARTZUNEN

Urriaren 1etik 31a bitarte Oiartzungo Garmendia Txokolategian ikusgai izango dira hainbat artelan goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian. Bertan, pieza zahar eta berriak ikusi ahal izango dira, orain arte erakusketetan ikusgai egon ez direnak, hala nola Hitz Begietan, Urhaitz, Urhaitz 1, Neguko argi.
Txokolategiaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:
Goizez, 07:00-13:30
Arratsaldez, 16:00-21:00
Asteburuetan:
Goizez, 07:00-13:00
Arratsaldez 17:00-21:00

Beraz, anima zaitez erakusketa ikustera eta bide batez har ezazu txokolate goxo bat.

2008/05/08

AZKEN LANAREN LANKETA PROZESUA

Atal honetan Urhaitz lana (haritza eta arbelaz osaturikoa) argazki bidez nola landu dudan erakutsi nahi dut. Lehenik forma eman eta ondoren nola geratuko litzatekeen ikusi, ondoren berriz ere forma ezberdinak landu ahal izateko.


1.- Pieza moztu eta itxura landu 2.- Landu ondorengo itxura

3.- Piezari tintea eman ondoren 4.- Lana amaiturik

2008/05/07

ERAKUSKETAK

-2008ko urriaren 1etik urriaren 31ra
Oiartzungo Garmendia Txokolategian.
-2008ko urtarrilaren 11tik otsailaren 10era
Hendaiako Hallesen bi pieza erakusgai. 12x12 erakusketan.
-2007ko abenduaren 14tik 2008ko urtarrilaren 6ra
San Pedroko Udal Aretoan bi pieza erakusgai. 12x12 erakusketan.
-2006ko urriko 8tik abenduaren 8ra
Baldorbako (Nafarroa) Garinoain herriko Lakoak landetxean.
-2006ko maitzaren 1etik 28ra
Orereta-Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean.

ZURARTEAN - Egur eskulturak


Orereta-Errenterian jaio nintzen, 1970. urteko urriaren 9an.

Egun egurrarekin dudan harrema 1991. urtean hasi nuen, Errenteriako Xenpelar Arte Plastiko Tailerrean egur tailako ikastaroan izena eman nuenean. Harrez geroztik egurra lantzen dihardut Lander Urkia maisu eta lagunaren eskutik.

Hasieran egur tailan hasi banitzan ere, 1998an egurrak aukera ezberdinak eman zitzakeela oharturik (eta egur taila guztiz baztertugabe) buruan nituen ideiak burutuz eskulturen bideari ekin nion, ZURARTEAN egitasmoa martxan jarriz, non erakusketa eta webgune honen bidez ordutik hona eginiko ekulturak ikusgai dauden.

Zura artean egonik, zura arte bihurtu,! Zurartean.