2010/09/09

"OREKA" LANAREN AURKEZPENA ETA LANKETA PROZESUA

Hemen aurkezten dut "Oreka" izeneko azken lana nahiz lanketa prozesua. Erabilitako gaiak burnia eta haritza dira. Lehenik, bi burni piezekin jolasten aritu nintzen artelanak zein forma izango zuen zehazteko. Behin forma erabakita bi zatiak soldatu zidan osabak. Ondoren haritz zatian finkatu eta biak margotu nahiz tintatu nituen, hau guztia amaiturik dagoenean sikatzen utzi eta lana amaiturik dago.

Ohartuko zineten bezala lehen aldia da egurra albo batera uzten dudala lan bat egiteko orduan, ez pentsa, ordea, zura alboratuko dudanik. Burniak aukera handiak ematen ditu, batez ere formen arloan, baina nire ustez, zurak indar gehiago du, burniak baino sendotasun handiagoa ematen dio lanari.
Lanari izen bat aurkitzeko orduan ez zitzaidan bat bera ere bururatzen, galdurik nengoen, hala nola kasualitatez asko estimatzen dudan pertsona bati lanaren argazkia bidali nion esklusiba modura eta nire kezka agertu nion, berak eman zidan izena, Oreka. Honen azalpena ezkatu nion eta hauxe eman zidan:
"Oreka. Gizakia munduratua izaten da; jaiotzerakoan mundu zabal eta arrotzean aurkitzen gara. Geure buruak oreka behar du. Ari bat gara, eta orekaren beharra dugu. Burniak espazioan oreka marrazten du." Juan Ramon Makuso. (Filosofoa. Poeta)
Uste dut bete betean asmatu duela artelan honi azalpena eta izena ematen. Txoko honetatik eskertu nahi dut Juanra, bere ekarpenagatik. Esan daiteke bion arteko emaitza dela lan hau.

Gustukoa izango delakoan, hona lanketaren argazki sorta bat.
1.- Burni piezak eta artelanak izango duen itxura.
2.-Soldadura lanak.
3.- "Oreka"ren azken itxura, soldeatu eta pintatu ostean.

1 comentario:

karmen dijo...

Bai polita!! Zorionak...