2009/05/21

AZKEN ARTELANAREN AURRERAPENA

Hemen aurkezten dut nire hurrengo lanetako bat. Oraindik ere lanketa prozesuan dagoen lana da. Maiatzaren 2an, Arrarats (Nafarroa) herrian aurkitutako lizar enbor baten zatia da. Ez nion hasierako itxurari argazkirik atera, ikusi bezain azkar lanean hasi bainintzen. Azalean zuen goroldioa kendu nion, ondoren guztiz zuritu eta azkenik pieza osoa lixatu. Hau guztia jakina familiako kide baten laguntzarekin burutu nuen. Lantzen ari nintzen bitartean argazki batzuk atera izan nituen, ondoren ikusgai dituzuenak. Hau guztia egin ondoren etxeko ganbarara igo nuen han guztiz lehor dadin. Hilabete pasatxo utziko dut eta behin lehorturik izatean azken ukituak emango diziot oraindik ere izenik ez duen artelanari.

Gustukoa izango duzulakoan, hona pieza berriaren argazki sorta bat.

1.- Enborrari goroldi nahiz azala zuritu ostean.


2.- Zuritu eta lixatu ondorengo itxura.



Artelana bukatzerakoan gehituko diot berri honi argazki gehiago. Bitartean honekin konformatu beharko dugu.

3 comentarios:

Unknown dijo...

Aupa, artista. Zoragarri geratuko da artelan hori, beste guztien antzera. Amaitzen duzunean, Nafarroako herri horretan egin behar duzu erakusketa. Gotzo

Iñigo dijo...

Polita litzateke herrixka honetan erakusketaegitea, baina ez dago leku aproposik, norberaren etxeak soilik daude.

Amaia Telleria dijo...

kaixo artista!! beti esateko nengoen, baina orain ikusi ditudanak primerakoak iruditzen zaizkit. Estetikoa eta fina zara zure lanean, ea noizko daukadan ikusterik, azkeneko lan hau. Indarra somatzen diot, eta begibistako mugimendua dauka.Amaitzeko azken ikutua itxoin behar. Hala ere, ez egin azkarregi, oso ondo geratuko behar zaizu. Badakizu, niri kasu handiegirik ez egin baina itxura ederra dauka. Disfrutau artista!!