2011/09/29

ARTELAN BERRIEN AURKEZPENA

Hemen dituzu azken hilabeteetan burutu ditudan azken artelanak. Hemendik, lan hauetan guztietan lagundu didaten pertsonei eskerrak eman nahi dizkiet, Aitari, Jose Luis aitaginarrebari, Karmelo osabari eta Josuri. Ezin ahaztu ere Gurutze eta Kepa Katiuskak estudiokoak. Oraingoz lau artelan dira, baina aurrerantzean artelan gehiago aurkeztea espero dut.

Gustukoak izatea espero dut. 


Hona hemen lau artelanak:

Izena: Basaburua
Materiala: Lizarra
Neurriak: 50x15x20 zm.



Nafarroako Basaburua bailarako Arrarats herriko basoan aurkitutako adar zatia bat da. Kondairetan basoetako Basajauna gogoan izan dut eta artelan honi Basaburua izena jarri diot. Basoetako burua, basoetako nagusia irudikatu nahi izan baitut, itxura hori hartu bainion egur zati honi.





Izena: Oteizaren Hutsunea
Materiala: DM
Neurriak: 20x20x20 zm.



Jorge Oteiza eskulturgile handiari gorazarre egiten dion artelana. Oteizak berak hainbat lanetan eginiko kaxa hutsak gogorarazten duen pieza dugu hau.






Izena: Itsasorantz
Materiala: Haritza eta arbela
Neurriak: 20x20 zm.



Itsasorantz doan erreka irudikatu nahi izan dut artelan honetan. Kutsaduraz gainezka itsasorantz doan erreka beltz eta iluna.








Izena: Bertsolariak
Materiala: Gaztainondoa eta arbela
Neurriak: 20x20 zm.

Artelan honekin bertsolariak omendu nahi izan ditut. Garai batekoak eta oraingoak, guztiak ahaztu gabe. Lan honek hainbat ikuspegi ditu, batetik, bertsolari bat mikroaren aurrean ikus daiteke, edota beste ikuspegi batetik bi bertsolari aurrez aurrez ikus daiteke eta azkenik agian baten batek bertsolarien eskuak ikus ditzake, bertsoaren neurriak kontatzen. Zuk zer ikusten duzu?



1 comentario:

Marisa dijo...

Oteizaren kutxarekin geratuko nintzateke ni!
Itsasoari begira...
Zorionak!
Orioko Marisa