2012/06/28

HITZEN UBERAN WEB ORRIREN AZALEAN NIRE ARTELAN BAT

Ekainaren 27an Hitzen Uberan web orriak bere azalerako "Enbor Hila" nire artelan bat aukeratu du nire poema batekin batera.

Gustukoa izango duzuelakoan:



2012/06/06

AMAITU DA HONDARRIBIAN EGINIKO ERAKUSKETA

Ekainaren 2an Hondarribiako Modotti tailerrean (www.modottitailerra.com) eginiko erakusketa amaitutzat eman nuen.
Hemen dituzue bertako argazki batzuk:




 




2012/05/23

HITZEN UBERAN WEB ORRIREN AZALEAN NIRE ARTELAN BAT

Maiatzaren 23an Hitzen Uberan web orriak bere azalerako "Andra-enborra" nire artelan bat aukeratu du nire poema batekin batera.

Gustukoa izango duzuelakoan:

2012/05/17

SORTZEN ARTELAN BERRIAREN AURKEZPENA

Hemen aurkezten dut "SORTZEN" izeneko azken lana. Irudi hasiera batean logoa bezala erabiltzeko aukeratu nuen arren, artelan izan zitekeela oharturik lantze prozesuari ekin nion artelan hau sortuz. Erabilitako gaiak haritza eta arbela dira. Lehenik, egur piezak lotu ditut artelanaren forma emanez. Hau amaiturik 30x30 zentimetroko arbela piezan itsatsi dut artelana guztiz amaituz.

Izena: Sortzen
Materiala: Haritza eta arbela
Neurriak: 30x30 zm.




 


2012/05/14

ERAKUSKETA HONDARRIBIAN

Datorren igandean maiatzak 20, Hondarribiako Modotti tailerrean (www.modottitailerra.com) erakusketa inauguratuko dut. Erakusketa honetan orain arte egindako lanak egongo dira ikusgai eta ekainaren 2 arte egongo da zabalik orduitegi honetan:
Lanegunetan: 17:30etik 20:00etara
Larunbat eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita/Lunes cerrado

Modotti tailerra (www.modottitailerra.com/harremanetarako.html) Hondarribiako alde zaherreko Kale nagusiko 26 zenbakian dago. Udaletxetik oso gertudagoen lokal bat da.

Han elkar ikustea espero dut, anima zaitez!


2012/04/16

HITZEN UBERAN WEB ORRIREN AZALEAN NIRE ARTELAN BAT

Apirilaren 2an Hitzen Uberan web orriak bere azalerako "Bizi Hazia" :nire artelan bat aukeratu zuen nire poema batekin batera.

Gustukoa izango duzuelakoan:




2012/02/07

HITZEN UBERAN WEB ORRIREN AZALEAN NIRE ARTELAN BAT

Otsailaren 6an Hitzen Uberan web orriak bere azalerako nire artelan bat aukeratu zuen Oier Guillan artistaren poema baten zati batekin batera, nire artelanari ederki asko datorkiona.

Gustukoa izango duzuelakoan:

2012/01/27

ERAKUSKETA BERRIA HONDARRIBIAN 2012.an

Datorren urtean, 2012ko maiatzaren 20etik ekainaren 2era, hain zuzen, Hondarribiako Modotti tailerrean (www.modottitailerra.com) erakusketa egiteko gonbita jaso dut eta baiezkoa eman dut. Inauguraketarako Jon Miner eta biok poema batzuk musikatzeko aukera aztertzen ari gara. Data hurbiltzen den einean izango duzue berri gehiago eta gonbitea ere.
Beste erakusketa bat egiteko ere aukera badut, Oreretako Xenpelar etxean, hain zuzen, baina oraindik konfirmatzeke dut.
Denbora badago, baina lanean hasi beharra dago...

2011/09/29

ARTELAN BERRIEN AURKEZPENA

Hemen dituzu azken hilabeteetan burutu ditudan azken artelanak. Hemendik, lan hauetan guztietan lagundu didaten pertsonei eskerrak eman nahi dizkiet, Aitari, Jose Luis aitaginarrebari, Karmelo osabari eta Josuri. Ezin ahaztu ere Gurutze eta Kepa Katiuskak estudiokoak. Oraingoz lau artelan dira, baina aurrerantzean artelan gehiago aurkeztea espero dut.

Gustukoak izatea espero dut. 


Hona hemen lau artelanak:

Izena: Basaburua
Materiala: Lizarra
Neurriak: 50x15x20 zm.



Nafarroako Basaburua bailarako Arrarats herriko basoan aurkitutako adar zatia bat da. Kondairetan basoetako Basajauna gogoan izan dut eta artelan honi Basaburua izena jarri diot. Basoetako burua, basoetako nagusia irudikatu nahi izan baitut, itxura hori hartu bainion egur zati honi.





Izena: Oteizaren Hutsunea
Materiala: DM
Neurriak: 20x20x20 zm.



Jorge Oteiza eskulturgile handiari gorazarre egiten dion artelana. Oteizak berak hainbat lanetan eginiko kaxa hutsak gogorarazten duen pieza dugu hau.






Izena: Itsasorantz
Materiala: Haritza eta arbela
Neurriak: 20x20 zm.



Itsasorantz doan erreka irudikatu nahi izan dut artelan honetan. Kutsaduraz gainezka itsasorantz doan erreka beltz eta iluna.








Izena: Bertsolariak
Materiala: Gaztainondoa eta arbela
Neurriak: 20x20 zm.

Artelan honekin bertsolariak omendu nahi izan ditut. Garai batekoak eta oraingoak, guztiak ahaztu gabe. Lan honek hainbat ikuspegi ditu, batetik, bertsolari bat mikroaren aurrean ikus daiteke, edota beste ikuspegi batetik bi bertsolari aurrez aurrez ikus daiteke eta azkenik agian baten batek bertsolarien eskuak ikus ditzake, bertsoaren neurriak kontatzen. Zuk zer ikusten duzu?



2011/04/18

MARTXAN DA NIRE WEB BERRITUA

Nire Web orria berritu dudala adierazi nahi dut, aurrekoan berritze lanetan ari ginela aipatu nuen eta oraingoan web orri berritua martxan dagoela jakin arazi nahi dizuet.
Web berria "Katiuskak" argazki estudioko Gurutzek disenaitu dit eta argazki batzuk berriz Kepak eginikoak dira, beste argazki batzuk Iñigo Arizmendik eginikoak dira. Nire bibliografiari inguruko testuan Joan Mari Irigoinen laguntza izan dut, bermoldaketa batzuk egin baitizkit, baita arte lan bateko poema batean ere.

Hemendik web orria egiten lagundu didaten pertsona guztiak eskertu nahiko nituzke. Mila esker zuen laguntzagatik!

Gustukoa izango duzuelakoan nago
, helbidea lehengoko bera da:
www.iñigosusperregi.eus