2009/09/02

BESTE ARTELAN BATEN AURRERAPENA

Hemen duzue, nire artelan berri bat. Egitasmoa da oraindik ere, izenbururik ez duena, baina aurrekoarekin zerikusia izango duena. Hau ere Basaburua bailarako basoetako batean aurkitutakoa da. Pagoa dela esan beharra dago.

Esan aurrekoak eta honek BASA hitza izango dutela ardatz izendatzeko orduan. Izan ere, euskal mitologian oinarrituko naiz azken bi artelan hauek izendatzerakoan. Bada hirugarren bat ere baina argazkiak atera behar dizkiot eta nola ez landu ere, azken hauek bezelaxe. Hirurek izango dute euskal mitologia ardatz!

Gustukoa izango duzulakoan, hona pieza berriaren argazki sorta bat.


4 comentarios:

laida dijo...

anbotoko mariren erratza gogorarazten dit neri!!! oso polita zure lana zorionak!!!!

Iñigo dijo...

Laida, elkar ezagutzen al dugu?

laida dijo...

Ez, baina nere ama gotzone da ta bere blogean sartzen naiz kuxkuxeatzera ta zure bloga aurkitu nuen.

Iñigo dijo...

Suposatu nuen, baina... eskuminak eman amari!